08:07

Ekonomia

EUROGUNEA

Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko ditu berriro, arantzelen gerrak bultzatuta

Agentziak | EITB Media

Litekeena da tasak puntu laurdena jaistea, % 2,25era. Gerra komertzialaren eraginez, euroak gora egin du, eta inflazioa % 2aren inguruan dago. Bi faktore horiek lagungarri izango zaizkio Lagardek zuzentzen duen erakundeari.

  • Christine Lagarde, joan den astean, agerraldi batean.

    Christine Lagarde, joan den astean, agerraldi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurreikuspen guztien arabera, Europako Banku Zentralak (EBZ) zazpigarrenez jaitsiko ditu gaur interes tasak, % 2,25era (puntu laurdena, % 0,25). Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako muga-zergek bultzatuta hartuko du erabakia bankuak, euroaren igoera eta prezioen beherakada —hori izan da moneta politika ezartzeko irizpideetako bat— lagun dituela.

Beste ezein erabaki ustekabea litzateke. Bilera arratsaldean (14:15ean hasita) du EBZk, Fraktfurten. Martxoarekin alderatuta, oso bestelako giroan du hitzordua euroguneko erakundeak. Joan den hilean tasen beherakada gelditu ala ez mahai gainean izan zuen; oraingoan, berriz, lasaitasunerako deia egin beharko du Christine Lagarde presidenteak, Trumpen arantzelek eragin dezaketen atzeraldi ekonomikoen beldurra uxatzeko.

Inflazioaren bilakaerak mesede egingo dio erabakia hartzean. Prezioek beherako bidea hartu dute, eta KPI orokorra % 2,2an kokatu zen martxoan (% 2,3, otsailean), eta azpiko inflazioa, % 2,4an (% 2,6 otsailean).

Etorkizunera begira, Lagardek mezu zuhurra plazaratzea espero da. Ekainean hitzordu garrantzitsua du Europako Banku Zentralak, aurreikuspen makroekonomikoak eguneratu behar baititu.

Christine Lagardek esana du eskura dituen "tresna guztiak" erabiltzeko prest dagoela prezioen egonkortasunari eusteko.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen