Ekonomia
Lan-gatazka
EITB MEDIA
Ez da eskaintza gehiagorik izan, eta, gauzak horrela, gaur abiatuko dute likidazio prozesua. 340 bat langile kaleratuko dituzte.
Concentración convocada en Pamplona por el comité de empresa de Sunsundegui. Foto: Europa Press
Albisteak (1)
Nafarroako Sunsundegui enpresak gaur hasiko du likidazio prozesua, Belgikako Dumarey taldeak atzera egin baitu, eta dute eskaintza gehiagorik egin.
Horixe iragarri zuten, hain zuzen ere, enpresa horretako langileek iragan astean Altsasun egin zuten prentsaurrekoan. Ohar bat irakurri zuten orduan, eta argitu zuten ez zutela eskaintzarik jaso, eta, hortaz, apirilaren 14an hasiko duela enpresak likidazioa, eta bertan lanean dauden 338 beharginak kaleratuko dituztela.
"Jazo zitekeen amaierarik txarrena gertatu da, enpresa itxiko dutelako, eta langileek Fogasara jo beharko dugulako indemnizazioak jasotzeko", adierazi zuten orduko hartan.
Nafarroako Gobernuaren mezuen berri ere eman zuten. Alde batetik, esan zien industria plan bat aurkezten duen inbertitzailerik egon ezean, enpresak ez duela etorkizunik. Horrekin lotuta, azaldu zien "plan bideragarri bat badago" bakarrik izango duela Gobernuak laguntzerik Sunsundeguiren etorkizunean.
Horiek horrela, langileen batzordeak laguntza eskatu zien Altsasuko Udaleko udal taldeei, "egoera oso larri baten aurrean" daudela arrazoituta.
Halaber, Nafarroako Gobernuaren, Sodenaren eta konkurtsoko administrazioen babesa galdegin zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa