Ekonomia
Erregaiak
EITB Media
Egungo salneurriekin, batez beste 55 litroko diesel depositu bat betetzeak 79,1 euro inguruko kostua du, duela urtebete baino 5,6 euro gutxiago. Gasolinaren kasuan, 83,43 euro inguru behar dira, 7,1 euro gutxiago.
Erregaien prezioak gaur, ostirala, gasolindegi batean. Irudia: EITB
Gaur, batez beste 55 litroko diesel depositu bat betetzeko 79,1 euro inguru behar dira, iaz baino 5,6 euro gutxiago, orduan 84,81 bat euro behar baitziren. Gasolinazko ibilgailuentzat, edukiera bereko andela betetzeko 83,43 euro inguru ordaindu behar dira, 2024ko aste berean baino 7,1 euro gutxiago, orduan prezioa 90,53 eurokoa baitzen, Europar Batasuneko Petrolio Buletinaren arabera.
Gainera, merkatze berri honekin, dieselaren litroaren batez besteko prezioa Ukrainan gerra (2022ko otsailaren 24an hasi zen) piztu aurretik zegoen mailaren azpitik mantentzen da, litroa 1,479 eurokoa zenean. Gasolinak, era berean, une horretan zuen litroko 1,591 euroko prezioaren azpitik jarraitzen du.
Halaber, bi erregaiek 2022ko udako maximoetatik urrun jarraitzen dute, orduan gasolina 2,141 eurora iritsi baitzen eta gasolioa 2,1 eurora.
Dagoeneko dieselak 110 aste eman ditu gasolina baino merkeago izaten. Horrela, Ukrainako gerraren aurreko ohiko egoeran jarraitzen du, orduan hautsi baitzen dinamika. Gatazka horrek gasolioaren prezioa gasolinarena baino garestiagoa izatea eragin zuen 2022ko abuztutik 2023ko otsailaren erdialdera arte.
Erregaien prezioa hainbat faktoreren araberakoa da, hala nola kotizazio espezifikoa (petrolioarenetik bereizia), petrolioaren bilakaera, zergak, lehengaiaren eta logistikaren kostua eta marjinak.
Gainera, petrolioaren kotizazioaren bilakaera ez da zuzenean erregaien prezioetan islatzen, horretarako denbora tarte bat behar du.
Lehen igoera otsailaren erdialdetik
Hala ere, Espainiako Estatuan diesel litroaren batez besteko prezioak lehen igoera izan du aste honetan otsailaren erdialdetik, eta gasolinarenak, berriz, gora egin du bigarren astez jarraian, Aste Santuko oporren atarian. Zehazki, diesel litroaren batez besteko prezioa % 0,069 garestitu da aste honetan, aurrekoaren aldean, eta 1,440 eurotan kokatu da, sei astetan jaitsierak batu ondoren izandako lehen igoeran.
Bestalde, gasolinaren litroaren batez besteko prezioa berriro garestitu da aste honetan, % 0,39ko igoerarekin joan den astearekin alderatuta, eta 1,517 eurora igo da.
Bilakaera
Joan den urriaren erdialdera arte, erregaiek % 8,9ko merkatzea izan zuten, gasolinaren kasuan, eta % 9,2koa, dieselaren kasuan, aurtengo uztailean jaitsiera zikloa hasi zenetik, udako oporraldiak markatutako datekin eta urte osoan errepidez joan-etorri gehien egon ohi diren egunekin bat etorriz. Hala ere, Gabonak baino lehentxeago goranzko joera hartu zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa