15:28

Ekonomia

Lan gatazka

Arcelorrek 33 langile kaleratuko ditu Legasako fabrikatik, Processing jarduera Agurainera lekualdatuko baitu

agentziak | eitb media

Nafarroako lantegian bi negozio jarduera ditu, baina enplegu-erregulazioko espedienteak ez die margolaritza saileko beharginei eragingo.

  • Arcelor Mittal

    Arcelor Mittal

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arcelor Mittalek Agurainera (Araba) lekualdatuko du orain arte Legasan (Nafarroa) egiten zen Processing jarduera, eta horrek 33 langile kaleratzea ekarriko du, enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) aurkeztuko baitu, enpresako iturriek jakinarazi dutenez.

Guztira, 40 behargin ditu Legasako fabrikak, eta ekoizpenean lan egiten dutenei eragin diete kaleratzeek. Hain zuzen ere, bi negozio jarduera ditu Nafarroako lantegiak, baina enplegu-erregulazioko espedienteak ez die margolaritza sektoreko beharginei eragingo.

Arcelor Mittalek zabaldu duenez, bi lantegietako enpresa batzordeek jaso dute dagoeneko erabakiaren berri, eta zuzendaritzak plan sektorial bat jorratu nahi du ordezkari sindikalekin, "ondorioak gutxitzeko". Horretarako, langileen lekualdaketak eta aurretiko erretiroak proposatuko dituzte, aukera dagoen kasuetan.

"Elkarrizketa estuak" izan nahi dituzte, "tarte honetan kaltetutako langileei babesa eman ahal izateko".

Nafarroako Gobernuak negoziazio mahai bat eratuko du

Nafarroako Gobernuak, bestalde, iragarri du negoziazio mahai bat eratuko duela, enplegu-erregulazioko espedientearen harira.

Horixe iragarri du, behinik behin, Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Komunikabiden aurrean adierazi duenez, "albiste txarra bada ere, Nafarroak industria asko du, eta nazioarteko testuinguru ekonomikoa kontuan hartuta, normala da enpresek ere ondorioak jasatea".

Horren esanetan, Nafarroako Gobernua saiatuko da kalean geratuko diren langileei beste lanposturen bat bilatzen laguntzen.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen