Ekonomia
MERKATARITZA-GERRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Negoziazioei aukera bat eman nahi diegu", esan du Von der Leyenek, eta, "egokiak ez badira, horren kontra hartu ditugun neurriak indarrean sartuko dira", ohartarazi du.
Aluminiozko pieza batzuk enpresa batean. Argazkia: EFE.
Europar Batzordeak bertan behera utzi du muga-zergak aplikatzea, Ameriketako Estatu Batuek altzairuaren eta aluminioaren Europako inportazioen aurka onartu zituztenei erantzunez, Washingtonekin negoziazioei aukera emateko asmoz, muga-zerga orokorrak ezartzea 90 egun atzeratzea erabaki ostean.
Von der Leyenek ohar batean esan duenez, "EBn neurriak onartu bitartean, 90 egunez etenda utziko ditugu".
Alemaniako politikariak adierazi duenez, gogoan hartu dute Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak egindako iragarpena: % 10eko muga-zergei eutsiko die, baina 90 egunez etengo ditu Estatu Batuen aurkako errepresaliarik hartu ez duten eta irtenbide negoziatu bat eskatu duten herrialde guztien kontrako muga-zerga gehigarriak, baita Europar Batasunari ere, hasieran % 20koa jarri baitzion.
"Negoziazioei aukera bat eman nahi diegu", esan du Von der Leyenek, eta, "egokiak ez badira, gure kontraneurriak indarrean sartuko dira", ohartarazi du.
Gainera, "kontraneurri gehiago hartzeko prestatzen" jarraitzen dutela azpimarratu du, eta "aukera guztiek mahai gainean" jarraitzen dutela.
EBko estatu kideek baiezkoa eman zieten asteazkenean Trumpek martxoan altzairuaren eta aluminioaren inportazio guztien gainean ezarri zituen % 25eko muga-zergei erantzuteko neurriei.
EBren kontraneurrien bidezko bilketa apirilaren 15etik aurrera aurreikusita zegoen, mailaka, guztira 20.900 milioi euroko balioarekin.
Hala, apirilaren 15etik aurrera aplikatuko zirenek 3.900 milioi euroko merkataritza barne hartzen zuten, eta maiatzaren 15etik aurrera ezarriko zirenek, berriz, 13.500 milioitan baloratutako merkataritza barne hartzen dute.
Soja eta almendrentzako hirugarren kontraneurri txanda bat abenduaren 1ean indarrean sartzea aurreikusita zegoen, 3.500 milioi euroko balioarekin.
Aldi berean, Europako Batzordea hasia zen automobilgintzaren sektoreari ezarritako % 25eko muga-zergen eta Trumpek "elkarrekiko" muga-zerga deitzen dien % 20ko muga-zergen inguruko erantzuna prestatzen, datorren astearen hasieran aurkezteko asmoz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa