Ekonomia
Gerra komertziala
Agentziak | EITB Media
Europan, Parisek % 3,34 galdu du, Frankfurtek % 3, Londresek % 2,92, Milanek % 2,75 eta Madrilek % 2,22. Shanghaiko eta Shenzhengo (Txina) burtsetako erreferentziazko indizeek, ostera, % 1,31 eta % 1,22 egin dute aurrera.
Taipeiko burtsak (Taiwan) beherakada nabarmena izan du gaur. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Donald Trumpek iragarritako gerra komertziala abian dago, eta horrekin, munduko ia herrialde guztiei ezarritako % 10eko tasa, EBri jarritako % 20koa eta Txinari inposatutako % 104koa.
Europan, Parisko CAC 40k % 3,34 galdu du; Frankfurteko DAXak % 3; Londresko FTSE 100ek % 2,92; eta Milango FTSE MIBek % 2,75.
Espainiako burtsa % 2,22 jaitsi da, eta 11.800 puntutik behera amaitu du. Horrela, Espainiako burtsako indize nagusiak, IBEX 35ek, 268 puntu galdu ditu eta 11.797,6 puntutan bukatu du. Aurten metatutako irabaziak % 1,75era murriztu dira Espainiako burtsan.
Shanghaiko eta Shenzhengo (Txina) burtsetako erreferentziazko indizeek, ostera, % 1,31 eta % 1,22 egin dute aurrera. Konkretuki, Shanghaiko burtsa 41,26 puntu igo da, 3.186,81era arte, eta Shenzhengoak 115,21 puntuko igoera izan du, 9.539,89ra arte.
Era berean, Hong Kongeko burtsaren adierazle nagusiak, Hang Seng indizeak, % 0,68ko irabaziak izan ditu asteazken honetan.
Seulgo burtsak, aldiz, % 1,74ko beherakada izan du gaur. Tokioko Burtsako Nikkei 225 indizeak ere % 3,93ko beherakadarekin itxi du saioa, atzoko % 6,03ko errebotearen zati handi bat galduz. Topix indizeak, berriz, % 3,40 egin du behera, asteartean % 6,46 gora egin ondoren.
Itxiera euforikoa Wall Streeten
Nasdaq indize teknologikoak % 12ko gorakada izan du Wall Streeten itxiera euforiko batean, Donald Trump presidenteak herrialde gehienetarako (Txina izan ezik) muga-zergetan iragarri duen etenaldiaren ostean.
Kanpaia jo baino minutu batzuk lehenago, igoerak bizkortu egin dira: Nasdaq % 12 baino gehiago igo da, S&P 500 % 9,5 eta Dow Jones ia % 8, azken bost urteetan egun bakar batean ikusitako burtsaren igoerarik handienean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa