Ekonomia
GERRA KOMERTZIALA
AGENTZIAK | EITB Media
Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean emango du lehen neurri-sortaren berri, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bilerak emandakoak. Horrez gain, datorren astelehenean bilera-sorta egingo du talde politiko guztiekin, Voxekin izan ezik.
Trumpek abiatutako gerra komertziala dela eta, Imanol Pradales lehendakariak Eusko Jaurlaritzak hartutako lehen neurri-sortaren nondik norakoen berri emango du asteazken honetan, Industriaren Defentsarako Taldearen bileraren ostean.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, asteazkeneko bileran izango dira AEBren muga-zergen eragin handiena jasango duten enpersak, AEBrekin negozio bolumen handiena dutenak —hara gehien esportatzen dutenak—, AEBn planta gehien instalatuta dituzten enpresak, eta sindikatu nagusiak.
Asteazkeneko batzarrak hiru helburu nagusi izango ditu: muga-zergen egoerari buruzko diagnostikoaren berri elkarri ematea eta kaltetutako sektoreen jarraipena egitea, enpresak laguntzeko dauden baliabideak eta politikak identifikatzea eta EAEko industriaren gaitasunak eta aukerak indartzea.
Halaber, Imanol Pradales lehendakariak datorren astelehenean bilera-sorta egingo du Vox ez beste talde politiko guztiekin.
Eusko Jaurlaritzaren lehen aurreikuspenen arabera, EAEko 1.040 enpresak 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten dituzte AEBra eta muga-zerga horiek 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa