11:49

Ekonomia

EAE-KO 2026KO LAN-EGUTEGIA

2026ko lan-egutegiak 12 jaiegun, lau zubi eta hiru asteburu luze izango ditu

EITB MEDIA

Aurtengoarekin alderatuta, martxoaren 19a eta uztailaren 25a jaiegunak izango dira, eta Aste Santua astebete lehenago helduko da datorren urtean, apirilaren 2tik 6ra izango baita.

  • eitb media

    eitb media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak 2026rako lan-egutegia onartu du astearte honetan, 12 jaiegun zehaztuta. 2025eko jaiegun kopuru-bera izango da 2026an ere, 12, hain justu. Azaroaren 1a eta abenduaren 6a igandean egokituko direnez, martxoaren 19a eta uztailaren 25a izango dira jaiegun horien ordez 2026an.

Urteari hiru zubirekin ekingo zaio, urtarrilaren 1a osteguna eta urtarrilaren 6a, Errege Eguna, asteartea izango baitira. Martxoaren 19a jaieguna izango da 2026an, eta osteguna izango denez, zubia egiteko aukera emango du; abenduaren 8ra arte, Andre Maria Sortzez Garbiaren egunera arte, ez da zubia egiteko aukera gehiago egongo. 

Dena dela, izango dira asteburua luzatzeko modurik, maiatzaren lehena (Langilearen eguna) ostirala izango baita, eta urriaren 12a, astelehena. Gabonetan, abenduaren 25a ostirala izango da; beraz, asteburu luzeaz gozatzeko parada izango da orduan ere.

Aste Santua, berriz, 2025ean baino astebete lehenago helduko da 2026an, apirilaren 2tik 6ra izango baita.

2026ko lan-egutegia, EAEn

- Urtarrilak 1 (Urteberri eguna)

- Urtarrilak 6 (Errege eguna)

- Martxoak 19 (San Jose eguna)

- Apirilak 2 (Ostegun Santua)

- Apirilak 3 (Ostiral Santua)

- Apirilak 6 (Pazko astelehena)

- Maiatzak 1 (Langileen eguna)

- Uztailak 25 (Santiago eguna)

- Abuztuak 15 (Andre Mariaren Jasokundearen eguna)

- Urriak 12 (Pilarreko Andre Mariaren eguna)

- Abenduak 8 (Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna)

- Abenduak 25 (Eguberri eguna)
 

Egun horiei bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalek eta foru aldundiek ezarri beharrekoak. Ezusterik ezean, honakoak izango dira: 

Bizkaian eta Gipuzkoan: Uztailak 31 (San Ignazio), ostirala. 

Araban: Apirilak 28 (San Prudentzio), asteartea. 

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
      kargatzen