13:16

Ekonomia

GREBA HEZKUNTZAN

Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen jarrerak urrun daude, baina negoziatzen jarraituko dute

EITB MEDIA

Langileen ordezkarien aburuz, Jaurlaritzak ez du proposamenik aurkeztu, eta bilera "itxurakeria besterik ez da izan". Hezkuntza Sailaren esanetan, "albiste onena" da negoziatzen jarraituko dutela.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek ordubeteko bilera egin dute gaur goizean Hezkuntza Saileko ordezkariekin. Langileen ordezkariek "itxurakeriatzat" jo dute bilera, eta akordio zabal baterako proposamenik ez dutela jaso gaineratu dute. 

Steilasko ordezkariak azaldu duenez, Jaurlaritzak negoziaziorako egutegi bat jarri die mahai gainean. Proposamen horretan, hilabete osorako bilerak zehazten ziren, eta sindikatuek erantzun dute epeak murriztu egin behar direla gatazka "ahalik eta azkarren" konpontzeko.

"Epeak motzagoak izan behar dira, bukaera arin bat eman behar diogu honi. Uste dugu datorren astean jo eta fuego ibili behar garela akordioaren bila", gaineratu du. 

Bestalde, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak esan du "albiste onena" dela negoziazioek "aurrera" egin dutela. "Uste dut bide onetik goazela eta lanean jarraitu behar dugula", erantsi du.

Horren esanetan, "proposamen zehatza" helarazi die sindikatuei pertsonaleko baliabideei buruz, "han baitzegoen eztabaida handiena". Hurrengo blokeei hurrengo bileretan helduko dietela ziurtatu du.

Hezkuntza Sailak bilerak egiteko egutegi bat proposatu die sindikatuei, eta lehena asteazkenean izango litzateke, baina sindikatuek astelehenera aurreratu nahi dute.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen