13:48

Ekonomia

LAN-GATAZKA

Hezkuntza Sailak grebekin akordioa eragoztea egotzi die sindikatuei

agentziak | eitb media

Sindikatuek, berriz, salatu dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko batzar teknikoa, eta departamentuko iturrietatik esan dute "negoziazioetako gai garrantzitsuenetako bat" jorratu behar zelako ez dela egin.

  • Irakasleen manifestazioa. Argazkia: EFE

    Irakasleen manifestazioa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak negoziazio mahaia berriro biltzeko aukerari muzin egitea leporatu die sindikatuei astearterako eta asteazkenerako deitu dituzten grebak bertan behera ez uzteagatik.

Hezkuntza Sailak agiri batean azaldu duenez, gaur goizean egitekoa zen batzar teknikoa bertan behera uzteko arrazoia izan da "negoziazio mahai nagusian jorratu beharreko gaiak" eztabaidatu behar zituztela.

"Proposamen zehatzetan aurrera egin ahal izateko, konfiantza eta egonkortasun testuinguru bat behar da, elkarrizketa eta adostasuna erraztuko duena, ikasleen ongizatea eta sistemaren kalitatea lehenetsiz", gaineratu du.

Hezkuntza Sailak akordiorako eta elkarrizketarako prestutasuna duela berretsi du, eta greben gainetik elkarrizketa lehenesteko deia egin die sindikatuei,

Joan den asteko hiru lanuzteen ondotik, Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek beste bi greba egun dituzte deituta asteon —bihar eta etzi— EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan, eta lanuzteon atarian, gaurko deituta zegoen bilera teknikoa —aspaldi zegoen aurreikusita, eta halakoetan ez dituzte berez lan hitzarmeneko auziak aztertzen— bertan behera geratu dela salatu dute Steilasek, LABek eta ELAk.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen