13:50

Ekonomia

Greba hezkuntzan

Sindikatuek diote gaurko deituta zegoen bilera teknikoa bertan behera utzi duela Hezkuntzak, grebaren atarian

EITB Media

Hezkuntza Sailak azaldu du zentro bakoitzaren baliabideak negoziazioen gakoetako bat direla, eta batzar teknikoetan baino, mahai negoziatzailean eztabaidatu behar direla. Bi aldeek astelehenean egin zuten azken bilera, eta luzea izanagatik, akordio gabe bukatu zen.

  • Irakasleek Donostian ostegunean egindako manifestazioaren argazki bat.

    Irakasleek Donostian ostegunean egindako manifestazioaren argazki bat. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joan den asteko hiru lanuzteen ondotik, Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek beste bi greba egun dituzte deituta asteon —bihar eta etzi— EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan, eta lanuzteon atarian, gaurko deituta zegoen bilera teknikoa —aspaldi zegoen aurreikusita, eta halakoetan ez dituzte berez lan hitzarmeneko auziak aztertzen— bertan behera geratu dela salatu dute Steilasek, LABek eta ELAk.

Hori horrela, biharko eta etzirako grebari eutsiko diotela jakinarazi dute sindikatuok, ez baitute aurreikusten "beste mahai negoziatzailerik egotea" epe laburrean.

Hezkuntza Sailak azaldu duenez, batzar teknikoetan ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak negoziatzen dira 2022tik, baina auzi hori negoziazioen muinetako bat bihurtu denez, mahai negoziatzailean aztertu beharrekoa dela uste du. "Zentroetan normaltasunez negoziatzen jarraitzeko borondatea" berretsi du Begoña Pedrosak zuzentzen duen Sailak, beste argibiderik eman gabe.

Sindikatuek eta Jaurlaritzak duela astebete izan zuten azken hartu-emana. Ordu luzez egon ziren bilduta, eta 01:00etan bukatu ziren negoziazioak, akordiorik gabe.

Ordutik ez dute beste bilerarik egin, Steilasek txio bidez jakinarazi duenez. Salatu duenez, Hezkuntza Sailak "aukera izan negoziazioarekin aurrera egiteko, baina ez du inongo borondaterik izan. Ostiralean adierazi genuen asteburuan horretan aritzeko gure prestasuna ere, baino entzungor egin diote gure eskaintzari". 

Hezkuntzan gehiengoa duen sindikatu honentzat,  "ez da onargarria" greba deialdiaren "azken orduetara mugatzea negoziatzeko epea", eta "benetako negoziazioa" galdegin du beste behin.


 
 
27.000 irakasle daude grebara deituta bihar eta etzi. Asteartean, manifestazio bana dago deituta Bilbon, Gasteizen eta Donostian (11:30ean, Kale Nagusiko 85.etik, Bilbo plazatik eta Boulevardetik). Asteazkenean Gasteizen egingo dute martxa handia, 11:30ean Europa Jauregitik abiatuta.

Aurrez, gaur arratsaldean (19:30etik hasita), "Lan hitzarmen duina orain!" lelopean kanpaldia egingo du irakasle talde batek Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen