22:18

Ekonomia

Murrizketak

Zein funtzionario geratuko da Euskadin Gabonetako ordainsaririk gabe?

Erredakzioa

Bizkaiko eta Arabako aldundiek dagoeneko iragarri dute ez dutela Gabonetan ordainsaria ordainduko. Gipuzkoak ordaindu nahi du, baina, oraingoz, ez du formula aurkitu.

01:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko funtzionariek Gabonetako ordainsaria jasoko dute datorren hilean. Guztira 67.000 langile inguru dira. Baina, zer gertatutako da Euskadiko gainontzeko funtzionariekin?

Gainontzeko funtzionario horietatik gehienek (8.600 inguru) foru aldundietan eta hiriburuetako udaletan egiten dute lan.

Dagoeneko Bizkaiko eta Arabako aldundiek iragarri dute ez dutela Gabonetan ordainsaria ordainduko (Bizkaiko Foru Aldundian 4.800 langile daude, eta Arabakoan, berriz, 2.000 bat). Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainsaria eman nahi die bere 1.800 langileei, baina, oraingoz, ez du formula aurkitu.

Udalak

Euskadiko hiriburuetako udaletan ere ez dute Gabonetako ordainsaria jasoko, baina egoerari aurre egiteko beste irtenbide batzuk bilatu dituzte.

Bilboko eta Donostiako udaletan, adibidez, 2013ko udako ordainsaria aurreratzea erabaki dute. Gasteizko Udalean ere aukera hori eman diete langileei.

Estatuko administrazioarentzat lan egiten duten Euskadiko funtzionarioek, noski, ez dute Gabonetako ordainsaria jasoko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena