15:33

Ekonomia

Lehen mailako arreta

Osakidetzak eta Medikuen Sindikatuak betetzeko zailak diren 143 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa adostu dute

EITB MEDIA

Izena emateko epea apirilean irekiko da eta plazak eskainiko dira Familia Medikuntza eta Pediatria kategorietan, baita Psikiatria eta Ospitalez kanpoko Haur Psikiatria kategorietan ere. Gainera, lanpostu horietarako neurri pizgarriak ezarri dituzte.

  • Osakidetzako ospitale bateko korridorea. EITB Media.

    Osakidetzako ospitale bateko korridorea. EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osakidetzak apirilean irekiko du Lehen Mailako Arretan betetzen zailak diren postuen Lan Eskaintza Publiko berrirako izena emateko prozesua, Medikuen Sidikatuarekin akordioa lortu ostean. Deialdiak Familia Medikuntza, Pediatria, Psikiatria eta Ospitalez kanpoko Haur Psikiatriako 143 plaza eskainiko ditu, profesionalak lanpostu horietara erakartzeko pizgarri eta guzti.

Eskaintzaren helburua da osasun-zentroetan eta Etengabeko Arreta Guneetan hutsik geratu ohi diren plazak egonkortzea, lanpostu horietako baldintzak ez omen direlako erakargarriak. Deialdi honetako pizgarrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: joan-etorrian emandako denbora lanalditzat hartzea, prestakuntza- eta ikerketa-jardueretan parte hartzeko lehentasuna izatea eta puntu gehigarriak ematea hautaketa- eta lanbide-garapeneko prozesuetan betetzea zaila den lanpostuetan aritzeagatik.

143 plazak honela banatuko dira:

Familiako Medikuntzako 108 plaza
Pediatriako 18 plaza
Ospitalez kanpoko Psikiatriako 12 plaza
Ospitalez kanpoko Haur Psikiatriako 5 plaza

Akordioa Mahai Sektorialean aurkeztu dute, Osakidetzak Medikuen Sindikatuaren babesaren garrantzia azpimarratu du.

Betetzeko zailak diren postuen Lan Eskaintza Publiko hori lehiaketa bidez egingo da, eta aurreikusi dute hautaketa-prozesua udarako amaitzea.

Gainera, Mahai Sektorialean, Osakidetzak 2023-2025eko Lan Eskaintza Publiko orokorraren irizpideak planteatu dituzte, hautaketa-prozesuak arintzea helburu. Berritasunen artean, kategoria guztietarako gaitegi komun eta espezifikoari buruzko galdera-erantzun sorta bat emango da.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen