05:00

Ekonomia

Teknologia eta eraikuntza

Balkoiak etxebizitza guztientzat

A. Aramendi Elduaien | EITB Media

Jaurlaritzak 2022an onartutako dekretuak etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak onartu zituen. Bertan garrantzi berezia ematen zaie balkoi eta terrazei. Tecnaliak gidatutako EAEko enpresen talde batek soluzio jasangarria proposatu du, etxe guztiek balkoia izan dezaten.

  • Irudia: EITB.

    Irudia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Udaberrian sartu berri gara, eta eguraldia hobetzearekin batera, terraza eta balkoiez gozatzeko aukera handiagoa izango dugu hurrengo hilabeteetan. Hori, kanpoko espazioak dituzten etxebizitzetan; izan ere, asko dira balkoirik gabeko etxeak gure herri eta hirietan. Horientzat guztientzat konponbide jasangarri eta azkarra aurkitu du Tecnalia buru duen euskal enpresen partzuergo batek: BALIN izeneko balkoi modular eta industrializatuak, moduluz osatutakoak eta fabrikan eraikiak.

Covid-19aren karietara egindako itxialdiak argi utzi zuen etxean balkoi edo terraza bat edukitzea eta aire zabalera irteteko aukera izatea ezinbestekoa dela bizi-kalitate egokia izateko. Hala, 2022an etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak zehazten dituen dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Bertan, "kanpoko espazioa" kontzeptua jaso zuten etxebizitzaren gutxieneko programaren elementu gisa, eta gutxienez 4 metro karratuko azalera izan behar duela adierazi zen. Hori dela eta, eraikigarritasunari dagozkion erraztasunak ematen ditu, eta arautzen du, besteak beste, kanpoko espazio horien lehen hamar metro karratuak ez direla azalera erabilgarri gisa kontuan hartuko babes publikoko etxebizitzetan.

Araudi horretan inspiratuta sortu dute BALIN. Moduluz osatuta egoteak eta, obran izan beharrean, fabrikan eraikitzeak hainbat abantaila ekarriko ditu, Tecnaliako Smart Construction saileko buru Jesus Isoirden esanetan. Alde batetik, fabrikan —inguru kontrolatuan— eraikitzen denez, denboran eta kostuan aurreztea dakar.

Egitasmo honen beste helburuetako bat eraikuntza-sektorean jasangarritasuna bultzatzea izan da. BALIN moduluz osatutako balkoia da, eta, horrela, aktibo eta jasangarria izatea lortu dute, energia berriztagarrien moduluak edota kudeatzaileak ezartzeko aukera ematen duelako.

Euskal Herrian diseinatu eta eraikitako balkoi hauek 60ko eta 70eko hamarkadetan eraikitako hormigoizko egitura duten etxeetan jartzeko dira aproposak. Diseinuari dagokionez, nahiz eta egitura metalezkoa izan, ia edozein fatxadatara egokitu daiteke; izan ere, akaberetarako beira, egurra eta bestelako materialak erabili daitezke.

Tecnaliarekin batera, EAEko bost enpresak hartu dute parte egitasmoan. Zabalandi eraikuntza enpresak instalatuko ditu, Gorlan tailerretan egiten da egitura, Domusak energia berriztagarrien moduluak jartzen ditu eta Etxesoftek energia kudeatzeko softwarea garatu du. IDK enpresak ere parte hartu du, sistema elektronikoen alorrean.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen