Ekonomia
ELGAren datuak
Erredakzioa
Atzeraldia areagotu egingo da eta BPG % 1,4 jaitsiko da datorren urtean.
Langabezia tasa % 27ra iritsiko da.
Informazio gehiago (1)
Espainiako ekonomia % 1,3 jaitsiko da 2012an eta % 1,4 datorren urtean, eurogunean aurreikusitako atzeraldia dela eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) iragarri duenaren arabera. Hori dela eta, langabezia tasa % 25ekoa izango da aurten eta 2013an % 26,9ra iritsiko da.
Espainiako Gobernuaren azken aurreikuspenen arabera, ekonomiak % 1,5 egingo du behera aurten, eta % 0,5 datorrenean. 2014an ordea, % 1,2 haziko dela aurreikusi du Gobernuak.
ELGAren aurreikuspenak oso bestelakoak dira, baina biek bat egiten dute 2014 arte Espainia haziko ez dela esaterakoan.
Parisen egoitza duen erakundearen aurreikuspenak, ordea, ez dira hain baikorrak, 2014rako % 0,5eko hazkundea Europar Batasuneko tasarik txikiena baita, Grezia kenduta (atzeraldian jarraituko du, eta % 1,3 jaitsiko da).
"Atzeraldia areagotzearen ondorioz 2013ko langabezia tasa % 26,9ra igoko dela aurreikusi du ELGAk.
ELGAko herrialdeak
"ELGAren ikuspegi ekonomikoak" txostenean diotenaren arabera, euroguneko Barne Produktu Gordina % 0,4 jaitsiko da aurten ( % 0,1 aurreikusi zuten maiatzean) eta % 0,1 datorren urtean.
Ameriketako Estatu Batuetako datuak ere zuzendu ditu erakundeak, izan ere, bertako ekonomia datorren urtean % 2,4 haziko zela esan zuten maiatzean, baina orain eman dituzten azken datuen arabera, ekonomiaren hazkundea % 2,2koa izango da aurten, % 2koa izango da datorren urtean (% 2,6 haziko zela aurreikusi zuten) eta % 2,8koa izango da 2014an.
ELGAko kide diren eta atzeraldian egongo diren 34 herrialdeetatik, lehen seietatik bost eurogunekoak dira: Grezia (-% 4,5), Eslovenia (-% 2,1), Portugal (-% 1,8), Espainia (-% 1.4) eta Italia (-% 1).
Denera, ELGAko herrialdeak % 1,4 haziko dira 2012an eta 2013an, eta % 2,3 2014. urtean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa