13:01

Ekonomia

lan erregulazio espedientea

Mutrikuko Zizzo kontserba fabrikak 17 langileak kaleratuko ditu

AGENTZIAK | EITB Media

Kontserba enpresak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea akordiorik gabe amaitu da, eta kaleratzeak martxoaren 20an gauzatuko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mutrikuko Zizzo kontserba fabrikak 17 langileak kaleratuko ditu, ia denak emakumeak, datorren martxoaren 20an.

ELA sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, kontserba enpresak enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zuen, eta aldeek akordiorik lortu ez dutenez, kaleratzeak martxoaren 20an gauzatuko dira.

Langileek FOGASAra jo beharko dute zor dizkieten kalteordainaren zati bat eta soldata jasotzeko. 

ELAk salatu duenez, "azken urteetako kudeaketa txarraren ondorioz, enpresa aurrekonkurtso egoeran sartu zen 2025eko urtarrilean, eta plantilla osoari eragiten dion espedientea aurkeztu zuen ondoren". "Negoziaketek ez dute balio izan langileen lanpostuak eta lan baldintza bermatzeko, ezta ere kalteordain eta soldaten inguruan adostasuna lortzeko, akordiorik gabe bukatuz prozesua", gaineratu du.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen