13:30

Ekonomia

Hezkuntza

Lanbide Heziketako ikasleen enplegu tasa % 87tik % 66ra jaitsi da EAEn

Erredakzioa

DBH bukatzen duten ikasleen % 55ek Lanbide Heziketa egiten dute, Batxillergoan jarraitu beharrean.

  • DBH bukatzen duten ikasleen % 55ek Lanbide Heziketa egiten dute, Batxillergoan jarraitu beharrean

    DBH bukatzen duten ikasleen % 55ek Lanbide Heziketa egiten dute, Batxillergoan jarraitu beharrean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lanbide Heziketako ikasleen enplegu tasa 2007. urteko % 87tik 2010. urteko % 66ra jaitsi da Euskadin.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak eta Miguel Angel Lujua Confebask patronaleko presidenteak jakinarazi dituzte datuok, Lanpostuetan egindako Heziketa Programaren aurkezpenean.

Aurten, 10.000 ikaslek, 6.442 enpresak eta 142 zentrok hartu dute parte aipatu programan. Duela 21 urte martxan jarri zutenetik, 155.000 ikaslek enpresetan bukatu dituzte ikasketa teorikoak.

Lujuak Lanbide Heziketa egiteko deia egin die gazteei, eta orain egoera "oso beltza" bada ere, etorkizunean enpresek prestatuta dauden eta eskarmentu praktikoa duten gazteak beharko dituztela gaineratu du.

Horren esanetan, ikasketa hauen okupazio tasa "ona" da, azken urteetan jaitsi egin bada ere.

Bestalde, Celaak goratu egin du EAEko Lanbide Heziketa erreferente dela Espainian eta Europar Batasunean, eta ez dela "bigarren mailako bide bat" nabarmendu du.

Datuen arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) bukatzen duten ikasleen % 55ek Lanbide Heziketa egiten dute, Batxillergoan jarraitu beharrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena