13:09

Ekonomia

Aurrekontuak

Bizkaiko Aldundiak ez du Gabonetako aparteko soldata ordainduko

Erredakzioa

4.800 langileri eragingo die neurriak. Hala ere, arau berezi bat onartuko dute 2013ko aparteko soldatetako bat urtarrilera aurreratzeko.

  • Juan Mari Aburto Bizkaiko Aldundiaren bozeramailea.

    Juan Mari Aburto Bizkaiko Aldundiaren bozeramailea. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Aldundiak ez die Gabonetako aparteko soldata ordainduko bere esku dauden 4.800 langileei, "Espainiako Gobernuak hala inposatu" duelako. Hala ere, 2013ko aparteko soldatetako bat urtarrilera aurreratuko du.

Juan Mari Aburto Bizkaiko Aldundiaren bozeramaileak eman du erabakiaren berri, Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean eskainitako prentsaurrekoan.

Aburtok azpimarratu du Bizkaiko Aldundiak "behartuta" hartu duela erabakia, "gogoz kontra", Espainiako Gobernuaren ordezkariaren eskaria jaso ostean eta hainbat kontsulta juridiko egin eta gero.

Erabaki horrekin batera, Bizkaiko Aldundiak foru-arau proiektu bat onartu du 2013ko ekaineko eta abenduko aparteko soldatak aurreratu eta urtarrilaren eta uztailaren hasieran emateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena