09:04

Ekonomia

Inflazioa

KPIaren urtebeteko tasa % 3,3raino apaldu da EAEn eta % 3an mantendu da Nafarroan, otsailean

EITB Media

Espainiako Estatuan urtebeteko inflazioak koska bat gora egin du, % 3raino, argindarraren garestitzeak eraginda.

  • Argindarraren faktura

    Argindarraren faktura. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Prezioek gora egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian, modu apalagoan bada ere. Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3,3raino apaldu da otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 3an mantendu da Nafarroan, argindarraren prezioak eraginda.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera, urtebeteko tasak bi hamarren egin du behera EAEn, % 3,5etik % 3,3ra, eta Nafarroan ez da aldaketarik izan.

Urtarriletik otsailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) lau hamarren igo da bai EAEn eta baita Nafarroan ere.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 0,5 garestitu dira EAEn, eta % 0,2 Nafarroan.

Gipuzkoak izan du urtebeteko inflaziorik handiena otsailean (% 3,7), Arabaren (% 3,2) eta Bizkaiaren aurretik (% 3,1). Urtarriletik otsailera, prezioak % 0,3 garestitu dira Gipuzkoan, eta % 0,5 Araban eta Bizkaian.

Elikagaiak eta edariak batez beste % 3,2 garestitu dira otsailean EAEn, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (urtarrilean baino hiru hamarren gehiago). Halaber, Nafarroan elikagaiak iaz hilabete berean baino % 2,2 garestiagoak dira (bi hamarren garestiagoak urtarriletik).

Espainiako Estatuan, urtebeteko tasa % 3an gelditu da, urtarriletik hamarren bat gora eginda.

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) bi hamarren jaitsi da otsailean, % 2,2raino.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen