15:45

Ekonomia

Administrazio Kontseilua

Kutxabanken 'iruzurra' prestatzen ari direla salatu du Permachek

Erredakzioa

"Kudeatzaile onak direla uste duten horiek mozorrotutako tranpatiak baino ez dira, euskaldunen aurrezkiekin espekulatzen jarraitzeko edozer gauza egiteko prest", kritikatu du.

  • Kutxabankeko batzar bat.

    Kutxabankeko batzar bat.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxako administrazio kontseiluan Bilduk gehiengoa lortzea ekiditeko Kutxabanken "iruzurra" prestatzen ari direla salatu du Joseba Permach ezker abertzaleko buruzagiak.

Bere blogean jeltzaleen "aurkako" gizarte eragileen hautagaitza bat baliogabetzea leporatu dio EAJri, azken honek PPrekin eta PSE-EErekin zerrenda bateratuak aurkeztea erabaki eta gero, "asteazkeneko biltzarrean berdinketa saihesteko egindako azpijokoa" dela esan du.

Gipuzkoako Kutxako administrazio kontseiluan Bilduk "gehiengoa" lortu eta ondorioz, Kutxabankeko zuzendaritzan lau ordezkari izateko aukeraren aurrean, "alarma guztiak piztu" direla dio Permachek, "eta edozein preziora boterearekin egiteko, edozer gauza egiteko prest" azaldu direla kritikatu du.

Ezker abertzaleko bozeramaileak azaldu duenez, berdinketa ekiditeko bi aukera zeuden; batetik, zozketa egitea; bestetik, gizarte eragileen hautagaitza baliogabetzea "arrazoi lotsagarriak argudiatuz. Era honetan, "ordezkoak, ez titularrak, 70 urte baino gehiago dituela argudiatu dute; ondorioz, ezin dela administrazio kontseiluko kide izan diote", salatu du.

Gertatutakoa "eskandalu" bat dela uste du Permachek eta herrialde honetan, "kudeatzaile onak direla uste duten horiek mozorrotutako tranpatiak baino ez dira, euskaldunen aurrezkiekin espekulatzen jarraitzeko edozer gauza egiteko prest", kritikatu du.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena