Ekonomia
Gakoak
A. A.
Kaltetudunen elkarteek etxegabetze prozesuei aurre egiteko aholkuak eskaintzen dituzte. Horien artean, hipotekaren baldintzak berrikustea, zorra etxea emanez ordaintzea eta etxebizitza saltzea daude.
Bi emakumek etxegabetzeen aurka protesta egin dute. Argazkia: EFE
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Krisi ekonomikoak Espainian eguneko, batez beste, 500 etxegabetze izatea eragin du. Gainera, horrelako prozesuei aurre egin behar dietenen babesgabetasunak Amaia Egañaren kasua eta gisa horretako beste batzuk ekarri ditu.
Espainiako Banketxeen Elkarteak (AEB) iragarri duenez, bankuek ez dute etxegabetzerik egingo datozen bi urteetan, "muturreko kasuetan".
Kaltedunen elkarteek etxegabetze prozesuei aurre egiteko aholkuak eskaintzen dituzte, Consumer aldizkariaren webguneak jaso duen bezala.
- Horrez gain, komenigarria da bankuarekin hitz egitea, egoera azaltzea eta ordaintzeko zer aukera ditugun eztabaidatzea.
Zorra berriz ere finantzatzeko, hipoteka eskatzen duen pertsonaren ekonomia kontuan hartu behar da. Hipoteka zaharra baliogabetu eta interes tasa txikiagoa edota egoera ekonomiko berrira egokitutako gastu plangintza dituen hipoteka berri bat kontratatzean datza. Berregituratze hori banketxeetarako jardunbide egokien kodeak arautzen du, eta, horrekin bat egitea hautazkoa bada ere, sinatuz gero derrigor bete behar da. Prozesu horri eginez, zorra kitatzen da, baina komisioak ordaindu egin behar dira.
Zorra etxea emanez ordaintzea beste aukera bat da, baina familiako kide guztiak langabezian daudenean eta diru-laguntza guztiak agortu dituztenean bakarrik egin daiteke. Gainera, etxebizitza lehenengoa eta bakarra denean emandako hipotekei baino ez dagokie aukera hori. Halaber, hipoteka ordaintzera bideratzen dena familia unitatearen diru sarrera garbien % 60 baino gehiago izan behar da, eta familiak ezingo du ondorioztatutako errentarik hartu. Horrez gain, milioi bat biztanle baino gehiagoko udalerrietan, etxebizitzaren balioa ezin da 200.000 euro baino gehiagokoa izan eta, 100.000 biztanlera artekoetan, 120.000koa.
Zorra ordaintzeko etxea eman baina bertan alokairuan gelditzea da beste aukera bat. Hala ere, aukera hori posible izateko, familiako kide guztiek langabezian egon behar dute, eta, gainera, banketxeetarako jardunbide egokien kodearekin bat egin duten bankuek bakarrik eskaintzen dute. Kasu horietan, zorduna etxebizitzan egoteko gutxieneko epea bi urtekoa da, eta alokairuaren zenbatekoa zorraren araberakoa da (hilean 500 euro, batez beste). Ordaindu gabeko tasa bakoitzeko % 20ko interesa ordaindu behar izaten da.
- Zorra duen pertsonak ordainketa etendura adieraz dezake. Konkurtso Legea aplikatuta, hipoteka ez ordaintzeagatik jarritako salaketak, interesak eta akzio hipotekarioak geldiarazteko prozesu judiziala has dezake horrela. Horren bidez, baldintza eta epe erosoagoetan kitatu ahal izango ditu zorrak. Hala eta guztiz ere, prozesu garestia da, abokatu bat eta prokuradore bat behar direlako, eta ez du bermatzen ordainketa plangintza egokia lortzea.
- Azken aukera etxebizitza alokatzea edo saltzea eta zorra diru-sarrera horiekin kentzea da.
Kaltetudunen elkarteek etxegabetze prozesuei aurre egiteko aholkuak eskaintzen dituzte. Hipoteken Kalteak jasan dituzten Herritarren Plataformak azaldu duenaren arabera, etxebizitza jarduera ekonomiko bati lotuta badago ezingo dute hipoteka gauzatzeko prozesua hasi. Horrez gain, etxebizitza enkantean jarri ostean, alde egiteko epea luzatzeko aukera du eta Gobernuaren lege dekretua ere balia dezake.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa