Ekonomia
Ekonomiak atzera egin du %0,1
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak, aldiz, ekonomia 2013ko bigarren zatian hazi egingo dela iragarri du. Horrez gain ekonomian "zeinu positiboak" ikusten dituela azpimarratu du.
Euroguneko ekonomiak atzera egin du % 0,1, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. EITB.
Euroguneko ekonomia atzeraldian sartu dela berretsi dute urteko hirugarren hiruhileko datuek. Horien arabera, jarduera ekonomikoa % 0,1 murriztu da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Eurostatek emandako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoan ere atzeraldia izan zen, % 0,2koa hain zuzen.
Gauzak horrela, Euroguneko Barne Produktu Gordinak lau hilabete daramatza hazi gabe. 2011ko azken hiruhilekoan atzera egin zuen, hiru hamarren, eta 2012ko lehen hiruhilekoan, berriz, ez zuen ez gora ez behera egin.
Europar Batasun osoari dagokionez, ekonomia % 0,1 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Orduan bi hamarren jaitsi zen lehen hiruhilekoan egonkortu eta 2011ko azkenengoan % 0,3 jaitsi ostean.
Espainia 2013an haziko da
Bestalde, Fernando Jimenez Latorre Estatuko Ekonomia idazkariak esan du Espainiako ekonomia 2013ko bigarren zatian haziko dela, eta "seinale positiboak" daudela azpimarratu du, Espainia indartsu dagoelako.
Jimenezek prentsaurrekoa eman du eta ez du zehaztu Barne Produktu Gordinaren hazkundea datorren urteko hirugarren hiruhilekoan edo laugarrenean izango den, baina 2012ko amaierarako % 1,5eko jaitsiera "hain negatiboa ez dela izango" ziurtatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa