17:26

Ekonomia

Aurkezpena

Bizkaiko Diputazioak % 4,3 murriztuko du 2013ko aurrekontua

Erredakzioa

Aldundiak bertan behera utziko du Adineko bidaia programa, eta kirol profesionalarentzako diru-laguntzak kenduko ditu. Aurrekontu berria ez dute datorren urtea baino lehen onartuko.

01:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Foru Aldundiak 6.578 milioi euroko aurrekontua izango du 2013. urtean, iaz baino % 4,3 gutxiago, foru gobernuak gaur onartu duen proiektuaren arabera.

2013ko aurrekontuak osatzeko, doikuntza neurriak hartu ditu Diputazioak: adinekoentzako bidaia-plana (Adineko) eten egingo dute, kirol talde profesionalek (Athletic Club Bilbao, Bilbao Basket, Euskadi Fundazioa…) ez dute laguntzarik jasoko, % 45 murriztuko dira mendetasunen bat duten pertsonak familia barruan zaintzeko laguntzak, eta Aldundiaren Telebista Korporatiboa kendu egingo dute.

Datorren ekitaldiari dagokionez, honako jarduera hauek azpimarratu ditu ahaldun nagusiak: Bilboko Sabino Aranako bidezubia eraistea (4 milioi euro); Bilborako sarbideak hobetzea (23 milioi euro); metroaren 3. lineako obrak egitea (5 milioi euro); San Mames Barria (7,6 milioi euro) eta Guggenheim-Bilbao Museoa (3,7 milioi euro).

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, aurrekontu proposamena “gogorra da, doikuntza garaikoa”. Halaber, aurrekontua 2013an onartuko dutela aurreratu du.

Aurrekontuak xehatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak 3.985 milioi euro emango dizkio Eusko Jaurlaritzari (iaz baino % 7,8 gutxiago) eta 406 milioi euro Estatuari (% 81 gehiago), kupo bidez; 743 milioi euro (% 6,3 gutxiago) baliatuko ditu udalak finantzatzeko; eta 7 milioi euro, Bizkaiko Batzar Nagusietan egiten diren ekintzak ordaintzeko.

Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak 1.435 milioi euro izango ditu kudeatzeko, 2012an baino % 6,1 gutxiago.

Jose Luis Bilbaok azpimarratu duenez, aurrekontuak osatzerako garaian, hauek izan dira gobernuaren lehentasunak: gastu soziala mantentzea, enplegua sortzeko programak diruz laguntzea, ekonomia sustatzea eta ez zorpetzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena