Ekonomia
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
Bizkaiko Aldundiak Ondasunaren gaineko zerga aldatzeko asmoaz aritu da Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du EAJ bezalako alderdi eskuindarrek "ezkerrera egitea" ona dela, eta jeltzaleek fiskaletatean egindako ezkerreratzea Gipuzkoan Bilduk egindako "bultzadari" esker izan dela.
Garitanok Radio Euskadin egin ditu adierazpenok, Bizkaiko Aldundiak Ondasunaren gaineko zerga aldatzeko asmoaren harian. "Eskuinetik ezkerrera egiten ari direla pentsatu behar dugu, eta gu oso eroso gaude esparru horretan", esan du jeltzaleen jarreraz.
Gipuzkoako Aldundiko ordezkari nagusia pozik agertu da Bizkaiko Aldundiak Gipuzkoakoaren bide berari jarraitzeagatik, nahiz eta duela urtebete, "demagogia egitea leporatu ziguten, atzo Bizkaiko ahaldun nagusiak esandako gauza bera esateagatik; hau da, gehien duenak gehiago ordaindu behar duela".
Azpiegiturei dagokienez, Gipuzkoan gutxiegi erabiltzen diren errepideak daudela salatu du Garitanok, eta horren erantzukizuna aurreko gobernuak duela (EAJ-H1!) gaineratu du, plangintza "neurrigabea" eta "oker egindako txostenetan" oinarritu zutelako. Ahaldun nagusiaren ustez, "ezin daiteke baztertu txosten horiek errepide horien eraikuntza justifikatzeko egin izana".
Garitanoren hitzetan, txosten horiek "islatzen duten zirkulazio bolumena ez da inondik inora betetzen".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa