Ekonomia
EUSKO JAURLARITZA
AGENTZIAK | EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren arabera, Euskadik "muskulua eta ahalmena" du ziberzaintza sektorean eta arlo horretan ekarpena egin diezaioke EAEko industriak.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua, gaur, Euskadi Irratian. EITB Media
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gaur goizean azaldu duenez, Euskadik bere "ahalmen industrial eta teknologikoa" jarri dezake Europa berrarmatzeko plana garatzen laguntzeko, bereziki, zibersegurtasunaren arloan.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan nabarmendu duenez, Euskadik defentsa arloan bere "ahalmen industrial eta teknologikoa" eman diezaioke Europar Batasunari, baina onartu du defentsa-industriari buruz hitz egitean gauzak "nahastu" egiten direla.
Sailburuak gogora ekarri duenez, gaur egun gerrak "geroz eta digitalagoak" dira eta zibersegurtasunaren alorrean lan ona egiten ari diren puntako enpresak daude Euskadin. "Zergatik ez dugu hortik hazten jarraituko?", gaineratu du.
Halaber, defentsan erabiltzen den teknologia ia denak (% 95) "erabilera bikoitza" duela azpimarratu du, eta gogorarazu du aspalditik dagoela sartuta EAEko industria armagintzan.
Bestalde, asteazkenetik aurrera Ameriketako Estatu Batuek % 25eko muga-zerga ezarriko diote Europar Batasuneko altzairuari eta aluminioari. Horri buruz galdetuta, altzairuak eta aluminioak Euskadiren esportazio guztien % 1,5 direla adierazi du Industria sailburuak, baina ohartarazi du muga-zergek paradigma aldaketa arriskutsua dakartela.
Azkenik, autogintzari lotuta, Jauregi sailburuak txalotu egin du Europako Batzordeak deskarbonizazio helburuetara iristeko ezarritako bide-orria malgutu izana.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa