18:42

Ekonomia

Fiskalitatea

Ondasunaren gaineko zerga 'aurrerakoiago bat' proposatu du Bizkaiak

Erredakzioa

Bizkaiko ahaldun nagusiaren arabera, Gipuzkoako zerga baino "aurrerakoiagoa" da.

01:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Foru Aldundiak Ondasunaren gaineko zerga berri bat proposatzeko aurreproiektua egin du eta EAEko beste Aldundiei bihar bertan aurkeztuko die "Gipuzkoako Ondasunaren eta Ondasun Handien zerga baino aurrerakoiagoa" den proposamena.

Horrela azaldu du prentsaurrekoan Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak. Ildo honetan, Jaurlaritza eta hiru Aldundiak parte diren Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak bihar "akordio" bat lortzea espero duela esan du.

Zerga berria 2013an indarrean sartzea nahi du Bizkaiak eta era horretan, zerga horren bitartez bildutako diru-kopurua 75 milioi eurora iritsiko dela aurreikusi dute (2011n baino 20 milioi gehiago), 7.500 zergadunen diruari esker (lehengo urtean baino 2.000 gehiago).

Proposamen horrek Gipuzkoako Aldundiari (Bilduk gobernatzen du) "hausnarketa" eragitea espero duela esan du Bilbaok, Bizkaiko Aldundiak proposatutako zerga Gipuzkoakoa baino "aurrerakoiagoa eta progresiboagoa" dela uste baitu, "gehiago dutenek gehiago ordaintzea ziurtatzen baitu" eta, teknikoki, Gipuzkoan onartutakoa baino "hobea" dela gaineratu du.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren iritziz, aurreproiektu honekin, Gipuzkoa "ezkerretik gainditzen dugu", bertan, Bilduk sustatutako Ondasunaren eta Ondasun Handien zerga PSE-EEren laguntzarekin aurrera atera eta 2013rako egungo zerga ordezkatuko duela iragarri ostean.

Erabaki-hartze gehiago

Arabako Aldundiak (PPk kudeatzen du eta Gabonetako aparteko soldata kentzea erabaki zuen) 2013ko aurrekontuetan ordainsari hori berreskuratzea aurreikusi du.

Eusko Jaurlaritzak (PSE-EE agintaritzapean egun) oraindik ez du behin betiko erabakirik hartu, baina Patxi Lopez lehendakariak joan den asteburuan esan zuenez, euskal funtzioanioei Gabonetako aparteko soldata eman nahi die; halere, Iñigo Urkullu EAJko egungo presidenteari horren inguruan galdegingo diola azaldu du.

ELAk mobilizazioak proposatuko dizkie gainerako sindikatuei

ELA sindikatuak gaur iragarri duenez, Bizkaiko Foru Aldundian mugimendu egutegi bat proposatuko die gainerako sindikatuei, hark Gabonetako aparteko ordainsaria kentzea erabaki ostean.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena