Ekonomia
Bilera Bruselan
Erredakzioa
Bestalde, defizitaren kontrako neurriak bultzatzen jarraitzeko deia egin dio Espainiari.
Giannis Stournaras Greziako Finantza ministroa, Jean-Claude Juncker eta Mario Draghi.
Informazio gehiago (1)
Gobernuak berak eskatuta, Euroguneak bi urte gehiago eman dizkio Greziari defizita jaisteko murrizketak egin ditzan.
Bi urte gehiago lortuta, beste 32.600 milioi euro beharko lituzte Greziak 2016a arte, troikak bere txostenean bildutako erreformak eta murrizketak egin ahal izateko.
Euroguneko Finantza ministroak hilaren 20an bilduko dira Greziaren finantzaketa behar horiek eztabaidatzeko, eta Greziaren erreskatearen hurrengo fasearen inguruan eztabaidatzeko (31.500 milioi eurokoa da fase hori).
Defizitaren kontrako neurriekin jarraitzeko eskatu diote Espainiari
Bestalde, orain arte Espainiak hartutako neurriak ''eraginkorrak'' izan direla onartzeaz gain, defizitaren kontrako neurriak bultzatzen jarraitzeko deia egin diote Espainiari Euroguneko Finantza ministroek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa