Ekonomia
Amaia Egañaren heriotza
Erredakzioa
Gobernuak eta PSOEk premiazko bilera egingo dute gaur. Kaleratzeak Stop elkarteak elkarretaratzea egingo du PPren egoitzaren aurrean, Amaiaren heriotza salatzeko.
Bi pertsona, Amaia Egaña hil zen lekuan loreak uzten. EITB
Albisteak (8)
Informazio gehiago (1)
Espainiako Gobernuak eta PSOEk "premiazko bilera" egingo dute gaur, etxegabetzeen aurkako neurriak adosten saiatzeko.
Bi alderdien arteko hartu-emanak areagotu egin dira azken egunetan, ostiralean Amaia Egañak bere buruaz beste egin eta gero. Gertakizun horren ostean, gizarte osoak presio egin du agintarien eta bankuen aurka, etxegabetzeak geldiarazteko. Azken urteotan, PPk eta PSOEk etxegabetzeei buruzko legeak aldatzea proposatzen zuten hiru ekimen errefusatu dituzte Diputatuen Kongresuan.
Espainiako banku nagusien (Santander, BBVA, La Caixa, Bankia, Popular, Sabadell, Bankinter eta Banesto) esanetan, etxea kentzea "azken aukera da beti". Datuek, baina, aurkakoa erakusten dute: krisi ekonomikoa hasi zenetik, hau da, 2008ko uztailetik, epaitegiek 247.188 etxegabetze agindu dituzte Estatuan, CGPJren datuen arabera. Hipoteken Kaltedunen Plataformaren arabera, zenbakia askoz handiagoa da: 400.000 baino gehiago.
Oraingoz, Kutxabankek eta Ipar Kutxak baino ez dituzte bertan behera utzi etxegabetzeak, lege berria ezagutu arte behintzat.
KALERATZEAK STOPEN PROTESTA
Bestalde, Marta Uriarte Kaleratzeak Stop Bizkaia elkarteko koordinatzailea Madrilera joango da gaur, PPren egoitza nagusiaren aurrean Amaia Egañaren heriotza salatzeko. Elkarretaratzea Hipoteken Kaltedunen Plataformak deitu du.
Uriartek azaldu duenez, Amaiari egin dakiokeen "omenaldi onena" legea aldatzea da. Horrenbestez, kaltedunei "elkartasuna adierazteko" eta protesta ekitaldi guztiekin bat egiteko deia egin die herritarrei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa