Ekonomia
Zentral nuklearra
Erredakzioa
Garoñako zentral nuklearra 2013ko uztailaren 6an ixtea aurreikusten dute.
Araba Garoñarik gabe plataformako kideak. Argazkia: EFE
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren ustez, Garoñaren itxiera "agortuta" dagoelako erabaki da. Halaber, aktibo egon den bitartean, faktura elektrikoak "ekonomizatu" dituela eta "kalterik eragin gabeko bizia" izan duela azpimarratu du.
Asteartean, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko Zuzendaritzak Nuclenorrek bidalitako dokumentazioa jaso zuen (Garoñaren jabea). Horren arabera, Garoñako zentral nuklearra 2013ko uztailaren 6an itxiko da.
Ekologistak Martxan taldeak eskualderako garapen plana eskatu du
Ekologistak Martxan taldeak Garoñako zentral nuklearraren itxiera txalotu du, eta eskualderako garapen plana egiteko eskatu du.
Taldearen esanetan, agintari eta eragile sozialek lehentasuna eman behar die zentral nuklearreko langileei eta Garoñako eskualdeari.
Erakundeak salatu duenez, Garoñaren desegitea diru publikoarekin ordaintzen ari dira
Araba Garoñarik gabe taldeko Alberto Frias bozeramailea pozik agertu da Burgoseko zentral nuklearraren itxierarekin. Hala ere, salatu duenez, Garoñaren desegitea diru publikoaren ordaintzen ari dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa