Ekonomia
Euskadi eta Nafarroakoak
Erredakzioa
Sordoren arabera, neurri hau “inoiz baino justifikatuagoa” dago “dagoeneko hondoa jo dugulako”.
CCOO, UGT eta USO sindikatuek A-14ko greba orokorra erregistratu dute. Artxiboko irudia: EFE
Euskadiko eta Nafarroako CCOO, UGT eta USO sindikatuek datorren azaroaren 14rako greba orokorraren deoaldia erregistratu dute Eusko Jarularitzan, Bilboko egoitzan, gaur, ostirala, 11:30ean, “ezin litekeelako bat gehiago besterik ez”.
Greba orokorra ofizialki jakinarazi ostean, Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusiak neurri hau “inoiz baino justifikatuagoa” dagoela esan du, “dagoeneko hondoa jo dugulako”.
Aurreikusi duenez, “soldatek behera egiteko prozesua areagotuko da” eta, gainera, “babes sozialeko sistemak txarrera egingo du politikak aldatzen ez badira”.
Halaber, pentsio-sisteman Fatima Bañez Lan ministroak aurkeztutako aldaketak geroago egingo duen “aurrerapen” dira. “Bere politikak bide hori jarraituko du, babes soziala txartzeko bidea”, hain zuzen.
Hori dela eta, azaroaren 14eko deialdia “ezin liteke, besterik gabe, bat gehiago izan”; “ez da langileei egokitu zaien arazoa, baizik eta gizartearen alde handi batek pairatuko du”. “Gizarteak, bere osotasunean, erantzun argi bat eman behar du, gizarte eredua aldatu behar delako”, gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa