Ekonomia
Azaroaren 14an
Erredakzioa
Sindikatuak ez du grebarekin bat egingo, “mobilizazio gehiago deitzeko arrazoiak soberan” dauden zalantzarik izan ez arren.
Irailaren 26an Euskadin eta Nafarroan izandako greba orokorraren irudia. EITB
LAB sindikatuak esan du ez duela UGTk eta CCOOk azaroaren 14rako deitutako greba orokorrarekin bat egingo, "mobilizazio gehiago deitzeko arrazoiak" soberan dauden arrean, greba orokorrak barne".
Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, euskal langileek askotan eman dute PPren Gobernuak bultzatutako neurriak errefusatzeko grebei eta mobilizazioei buruzko iritzia.
Euskadin eta Nafarroan irailaren 26an ELAk eta LABek deituta egin zen greba orokorra gogoratu du, eta Estatuko aurrekontuetan islatu diren uztaileko erabakiengatik protesta egiteko balio izan zutela nabarmendu du.
Sindikatuaren hitzetan, Estatuko aurrekontuak langileen eskubideei orain arte egin zaien "erasorik handiena" izan dira, eta, ondorioz, irailaren 26an emandako erantzunarekin konformatu behar ez dutela azpimarratu du.
LABen ustez, inposatzen ari den "erreforma kapitalista basatia"z gain aukera gehiago daude. Halaber, Euskadin baliabide nahikoa dagoela adierazi du, eredu ekonomiko eta sozial berri baten alde egiteko, pertsona guztien kalitatezko bizitza bermatzen duena, aberastasuna era egokian banatzen bada.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa