17:18

Ekonomia

Fiskalitatea

Aberastasunaren gaineko zergak enpresak zigortzearen beldur da Adegi

Erredakzioa

Pello Gibelalde presidentearen hitzetan, zerga-politika alorrean neurriak hartu behar dira, jarduera ekonomikoa eta enpresen jarduera bultzatzeko.

  • Pello Gibelalde Adegiko presidentea.

    Pello Gibelalde Adegiko presidentea. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pello Gibelalde Adegiko presidenteak Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga izan du hizpide, Radio Euskadin, elkarrizketa batean. Zerga berria Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartuko dute, Alderdi Sozialistaren babesarekin.

2013an Gipuzkoan indarrean sartuko den zerga berriarekin beldurtuta dagoela aitortu du Pello Gibelaldek:"Enpresei eta ekintzaileei eragingo die, eta ekintzaile bokazioa urria da, lehenagotik ere, lurralde honetan."

Zerga berria tramitazio fasean dagoela azpimarratu du Gipuzkoako patronaleko presidenteak, eta horregatik horren gaineko iritzia aurrerago egingo duela jakinarazi du, behin proiektua zehazten denean eta sakontasunez aztertzeko aukera duenean.

Hala ere, zerga-politika alorrean neurriak hartu behar dira jarduera ekonomikoa eta enpresen jarduera bultzatzeko, Pello Gibelalderen hitzetan.

Adegik Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko harremanaz ere hitz egin du Pello Gibelaldek; haren iritziz, "bi aldeak elkar ulertzera behartuta daude."



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena