Ekonomia
HIPOTEKAK
AGENTZIAK | EITB Media
Urtebeterako euriborraren jaitsiera horri esker, interes aldakorreko hipoteka dutenek batez beste 1.260 euro gutxiago ordainduko dute urtean.
Bilbo. Artxiboko argazkia: EFE
Urtebeterako euriborrak (interes aldakorreko hipoteken kuotak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den adierazlea) beheranzko bidea hartu du berriz otsailean, batez beste % 2,407ko tasarekin. Hain zuzen ere, 2022ko irailetik izan den baxuena da.
Aipaturiko adierazleak gora egin zuen urtarrilean, % 2,525eraino, bederatzi hilabetez jarraian behera egin ostean.
Horrela, iazko otsailarekin alderatuta, nabarmen murriztu da: % 3,671etik % 2,407ra. Jaitsiera horri esker, interes aldakorreko hipoteka dutenek gutxiago ordainduko dute hilean.
Hala, 150.000 euroko interes aldakorreko hipoteka-kreditua, 25 urteko epean eta Euriborra gehi % 1eko interesa dutenen kasuan, kuota 105 euro inguru murriztuko da hilean, 1.260 euro inguru urtean.
Ezaugarri bereko baina 300.000 euroko hipoteka dutenen kasuan, 211 euro aurreztuko dituzte hilean, 2.532 euro urtean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa