13:57

Ekonomia

'Euskal Y'-a

AHTaren Gasteiz-Burgos lotunearen lehen zatiaren lanak hasteari oniritzia eman dio Espainiako Gobernuak

EITB Media

Pancorbo eta Ameyugo Burgosko udalerrien arteko zatia da lizitatu dutena, orografia tarteko, egiten zailenetakoa. Gainerako zatiak 2025ean zehar lizitatuko dituzte.

  • AHTaren lanak, Lezo (Gipuzkoa) parean.

    AHTaren lanak, Lezo (Gipuzkoa) parean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuko ministroen kontseiluak baiezkoa eman dio gaur Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Gasteiz eta Burgos arteko lotuneko lehen zatiko lanak lizitatzeari.

"Euskal Y"-a Madrilekin eta AVE tren lasterrarekin konektatzeko tarteak 96 kilometro baino gehiago ditu, eta bost zatitan banatuko dute. Garraio Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 2.000 milioiko kostua izango dute lanok.

Gaur lehiaketara atera duten proiektua, Pancorbo eta Ameyugo (Burgos) udalerrien artekoa, abenduan onartu zuten eta lizitatzen lehena da. Oso luzea ez bada ere —8,4 kilometro eskas— zailtasun tekniko handikoa da, gune menditsu bat zeharkatzen duelako (Orabenes mendiak eta Pancorboko haizpitartea). Hala, lanotarako ehunka milioiko inbertsioa aurreikusi du ADIFek.

Gainerako bost zatiak aurten lizitatuko dituzte, Jose Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Estatu idazkariak jakinarazi zuenez.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen