Eusko Jaurlaritzak argitu du lau inbertitzailek interesa dutela Guardian enpresan
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregik "gauzak bere garaian" egitearen alde egin du Laudioko Guardian enpresan. Horren esanetan, lau inbertitzaile "interesatuta" daude, eta elkarrizketak abiatu dituzte.
Halaber, nahiz eta "testuinguru zaila" izan, euskal industriarentzat ere aukera bat dagoela uste du; izan ere, "Europak bere berrindustrializazioaren alde egin beharko du".
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Guardian Glassek Laudion (Araba) duen lantegiaren egoera izan du hizpide, eta "itxaropena ez da inoiz galdu behar", azpimarratu du. Ildo horretan azaldu duenez, lau inbertitzaile "interesatuta" daude, "Euskadiko hiru eta kanpoko bat", eta "oso proiektu aurreratua dago, izan litekeenari dagokionez".
Jauregiren arabera, "bilerak" egiten ari dira, "zein inbertsio gauzatu daitezkeen" aztertzeko, eta Jaurlaritzari "zubi-lanak" egiteko eskatu zioten, "nola lagundu dezakeen" ikusteko.
Azkenik, sailburuak Guardianeko langileekin duen konpromisoa berretsi, eta pazientzia eskatu du, negoziazioek esperotako emaitza eman dezaten.
Albiste gehiago ekonomia
Jaurlaritzak onartu egin du Araban bi eguzki-parke eraikitzea, bata Agurainen eta bestea Arespalditzan
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostegun honetan argitaratu du bi proiektuek ingurumen baimena lortu dutela. Instalazioek 32 hektareako azalera eta 20 megawatteko potentzia izango dute.
EHNE sindikatuak salatu du Nafarroako Gobernuak urratu egin duela suteei aurre egiteko hitzartutako protokoloa
Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko lehen sektoreko hainbat jarduerei ezarri dien murrizketa-sortak hautsak harrotu ditu. Hala, EHNE laborarien sindikatuak protesta egin du astearte honetan, salatzeko Barne Departamentuak urratu egin duela hitzartua zuten suteen kontrako protokoloa.
Trumpen muga-zergek 400 milioi inguruko eragina izango lukete Euskadin, eta 73 milioi ingurukoa, Nafarroan
Bi lurraldeek dituzten esportazio-kopuruak direla eta, merkataritza-gerrak hainbat ondorio utziko lituzke Hego Euskal Herrian. Sektore kaltetuenak automobilgintza, makina-erremintagintza, altzairugintza eta ardogintza dira.
Udan egiten dira dendetako lapurreten % 26, eta ardoa, hestekiak eta aurpegiko kremak lapurtzen dira gehien-gehien
Jan-edatekoak daude Nielsenek egindako Estatu mailako rankingaren buruan. Horien atzetik zaintza pertsonalerako produktuak daude.
Debekatu egin dituzte zenbait nekazaritzako lan Nafarroan, sua dela eta
Nafarroako lurralde osoan debekatuta egongo da lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak eragin baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.

Etxebizitzen salerosketa-kopurua % 29 igo zen ekainean Euskadin
2.314 da eragiketen zenbatekoa. Interes-tasek behera egin dute, eta horrek finantzaketa merkatzea eragin du.
Euskadiko etxebizitza berrien prezioa, maximo historikoetan: 3.450 euro metro koadroko
Nafarroa aurretik (% 6,4) dago etxebizitza berrien prezioaren urtebeteko igoerari erreparatuta. Hiriburuei banan-banan begiratuta, batez besteko preziorik altuena Donostian dago, gero, Bilbon, eta azkenik, Gasteizen.
Iazko datuekin alderatuta, 3.074 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin uztailean, eta 78.743 kontratu sinatu dira
Ekainean baino 1.600 langabe gehiago daude, 104.991 guztira. Nafarroan duela urtebete baino 801 langabe gutxiago zenbatu dira, eta Espainiako Estatuan, oro har, 1.357 langabe gutxiago daude, eta 21.865.503 kotizatzailera iritsi dira. Kotizatzaile-kopuruaren gaineko datua maximo historikoa da.
Kutxabank, Espainiako bankurik kaudimendunena Europako Banku Zentralaren arabera
Erakundeak aise gainditzen du Europako batezbestekoa erresistentzia-testetan, eta Espainiako finantza-sektoreko kapital- eta palanka-adierazle nagusien buru da.
Ardo-ekoizleek AEBko muga-zergen eragin handiaz ohartarazi dute: "Ardoa % 50 garestituko da"
Mariasun Saenz de Samaniegok (Ostatu) Europako ardoaren garestitzeaz ohartarazi du, eta merkatu berriak bilatzeko deia egin du, Estatu Batuetan salmentak galduko direlako.