Ekonomia
Rajoyren erreformak
Erredakzioa
Gaixotasunaren lehen hiru egunetan soldata % 50ekoa da; % 75ekoa hogeigarren eguna bitartean eta % 100 hortik aurrera.
Funtzionarioen protesta bat, Madrilen. EFE
Gaixo dauden Estatuko Administrazio Publikoko langileek "behar bezala justifikatu ezean" jada ez dute soldata osoa jasotzen. Gaixotasunaren lehen hiru egunetan, soldata % 50ekoa da; % 75ekoa hogeigarren eguna bitartean eta hortik aurrera soilik jasoko da soldata osoa.
Uztailaren 13an Gobernuak onartutako lege dekretuko neurrietako bat da. Bi egun geroago indarrean sartu zen eta hiru hilabeteko epean martxan jartzea erabaki zen, CSI-F funtzionarioen sindikatuak berretsi duenez.
Orain arte, gaixo jartzen ziren langile publikoek soldata osoa jasotzen zuten; orain, ordea, salbuespenezko kasuetan soilik mantenduko da, ebakuntza edo ospitaleratzeak direnean, esaterako.
CSI-F sindikatuak kritikatu duenez, bidegabeko neurria da, izan ere, langile publikoek sektore pribatuko langileek baino baja gehiago hartzen dituztela dioen "aurreiritziarekin" erabaki dela salatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa