Ekonomia
TALGO EROSTEKO ESKAINTZA
AGENTZIAK | EITB Media
Poloniako FPR funtsaren eskaintza baieztatzen bada, Sidenorrena baino hobea litzateke. BBK-k, Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak operazioarekin bat egin eta gero, akzioko 4,8 euro eskaini baitzituen Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidenteak.
Talgo tren ekoizlearen lantegi bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Talgoren akzioek % 4 egin dute gora burtsan gaur goizean, 4,29 euroraino, Poloniako Garapenerako Funtsak Talgo erosteko aste honetan egin nahi duen eskaintzaren atarian. DGP Poloniako hedabidearen arabera, tren ekoizleak akzioko 5 euroko eskaintza egingo du.
Poloniako Garapenerako Funtsaren (PFR) eskaintza baieztatzen bada, Sidenorrek aurkeztutakoa baino hobea litzateke. BBK-k, Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak operazioarekin bat egin eta gero, Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidenteak akzio bakoitzeko 4,15 euroko eskaintza aurkeztu zuen, 0,65 zentimoko aldagarria gehituta (4,80 euro, guztira) Talgoren akzioen % 29,8ren truke.
Britainiako Trilantic funtsak bere akzioak (% 29,8) saltzeko asmoa azaldu zuenean hasi zen eskaintza-oldea.
Talgo osorik bereganatzeko eskaintza egingo duela baieztatu du azken egunetan Poloniako Garapenerako Funtsak. Bertako hedabideen arabera, akzioko 5 euroko eskaintza publikoa aurkeztuko du aste honetan. Magyar Vagon Hungariako taldeak diru hori bera jarri zuen iaz mahai gainean Talgo erosten saiatzeko, baina Espainiako Gobernuak betoa jarri zion.
Gaur egun, Talgoren akziodun nagusia Pegaso da —Trilantic funtsak, Abello familiak eta Oriol taldeko kide batzuek (Talgoren sortzaileak) osatzen duten sozietatea—, eta kapitalaren % 40,2 dute. Atzo, Pegasok Talgon dituen hiru kontseilariek dimisioa eman zuten, konpainiaren balizko salmenta-operazioan interes talka ekiditeko.
Hain zuzen ere, datorren ostiralean (otsailak 14) amaituko da Trilanticek Talgon duen akzio-paketeagatik eskaintzak jasotzeko ezarritako epea. Halaber, hainbat iturriren arabera, Indiako Jupiter Wagons fabrikatzailearen eskaintza espero da hurrengo egunotarako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar