Ekonomia
Talgo erosteko eskaintza
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ohar batean, Pesa Bydgoszcza Poloniako tren-ekoizlearen jabeak baieztatu du Talgo erosten saiatuko dela. Eskaintza onartzekotan, akzioen % 100 erosteko eskaintza publikoa egingo luke.
Talgo. Argazkia: EFE
Poloniako Garapenerako Funtsak (PFR siglak, ingelesez) baieztatu du "datozen egunetan" Talgo bereganatzeko eskaintza egingo duela.
Ohar batean, Pesa Bydgoszcza Poloniako tren-ekoizlearen jabeak baieztatu du Talgo erosten saiatuko dela. Eskaintza onartzekotan, akzioen % 100 erosteko eskaintza publikoa egingo luke.
Azken txanpan sartu da Talgo saltzeko prozesua. Hain zuzen ere, otsailaren 14rako jokoan dauden hiru eskaintzak ezagutuko dituzte akziodunek: Sidenor taldearena, PFR Poloniako Garapenerako Funtsarena eta Jupiter Wagons ekoizle indiarrarena.
Poloniarrek adierazi dute epe luzerako planak dituztela Talgorentzat, hots, enpresa horren hazkundearen eta negozioaren alde egingo dutela, enpresaren gaitasun industrialari eta Espainiako Estatuan duen ekoizpenari eutsiz.
Ildo horretan, esan du PFRk badakiela Talgorentzat eta Espainiarentzat "Espainian jarraitzea" garrantzitsua dela. Horregatik, prest legoke egoitza lekuz ez aldatzeko, eta Espainian Talgok duen gaitasun industrialari eta burtsako kotizazioei eusteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar