Ekonomia
Lehenengo sektorea
eitb media
"Arabako ardoak izan ziren Euskadiko ardo-esportazioen motorra 2024an, eta 28 milioi litro esportatu zituzten, 173,1 milioi euroko balioarekin", jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.
Arabako Errioxako ardoa. Argazkia: EITB
2024ko urrira arte, "Arabako ardoak izan ziren Euskadiko ardo-esportazioen motorra, bolumenaren % 69rekin eta fakturazio osoaren % 90ekin. Horrek esan nahi du % 9,1 litro gehiago esportatu zirela, % 4,5 gehiago fakturatuta", iragarri du Eusko Jaurlaritzak Lapuebla de Labarcan (Araba) egin den Uztaberri egunean.
Herriko 20 upategik ateak ireki dituzte azken ardo-uztaren aurkezpenaren harira, eta bertan izan dira Imanol Pradales lehendakaria eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, besteak beste.
Azken urteetako mundu mailako joerari jarraituz, ardo beltzak eta gorriak baino gehiago egin zuen gora ardo zuriak, baina lehenengo biek jarraitzen dute nagusi izaten salmentetan, eta 2024an esportazioak handitu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
"Arabako ardoak izan ziren Euskadiko ardo-esportazioen motorra 2024an, eta 28 milioi litro esportatu zituzten, 173,1 milioi euroko balioarekin", azpimarratu du Barredok.
Jatorri-izendapena duten euskal ardoen nazioarteko merkatuan, Erresuma Batua da kontsumitzaile handiena (6,6 milioi litro), AEBren aurretik (3,3 milioi litro). Horien atzetik daude, distantzia handira, Suitza eta Alemania. Mexiko, Herbehereak, Japonia eta Txina ere nabarmentzen dira Arabako ardo gehien jasotzen duten herrialdeen artean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa