13:28

Ekonomia

GUTXIENEKO SOLDATA PROPIOA

Confebaskek uko egin dio EAEn gutxieneko soldata propioa adosteko negoziazio mahaia osatzeari

AGENTZIAK | EITB Media

ELA, LAB, CCOO eta UGTk patronalaren jarrera gaitzetsi dute mahaia osatzeari uko egin diolako. Confebaskek, berriz, bere jarrera defendatu du EAEn lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezartzeak enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna arriskuan jarriko lukeela iritzita.

  • Sindikatuen eta Confebasken arteko bilera, gaur, Lan Harremanen Kontseiluan

    Sindikatuen eta Confebasken arteko bilera, gaur, Lan Harremanen Kontseiluan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azkenean ez da Euskal Autonomia Erkidegoan lanbidearteko gutxieneko soldata propioa adosten saiatzeko negoziazio mahaia osatuko, Confebask patronalak uko egin baitio aukera horri.

ELA, LAB, CCOO, UGT sindikatuek ohiko zatiketa gainditu eta indarrak batu zituzten negoziazio hori bultzatzeko, eta, patronalak, bere aldetik, gaurko bileran parte hartzea onartu zuen.

Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) Bilbon duen egoitzan bildu dira bi aldeak, eta, ordu eta erdiz elkartuta egon ondoren, negoziazio mahaia eratu gabe altxatu dira. 

Aipaturiko sindikatuek patronalaren jarrera gaitzetsi dute mahaia osatzeari ere uko egin diolako.

Bestalde, Confebaskek bere jarrera defendatu du EAEn lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezartzeak enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna arriskuan jarriko lukeela iritzita. 

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen