Ekonomia
Pentsio-sistema
Erredakzioa
Industria ministroak iragarri duenez, pentsioen balioak gora egingo du azaroko Kontsumorako Prezioen Indizeak lagunduta. "Datozen hilabeteetan ez dira zerga igoera berririk espero", argitu du Soriak.
Jose Manuel Soria Industria ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Soria Industria ministroak 'La Gaceta' kazetan eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "Gobernuak hartutako konpromisoa da eta, ondorioz, pentsioen balioa azaroan handituko da Kontsumorako Prezioen Indizeari esker". Halaber, Soriak argitu duenez, "nik dakidanez, datozen hilabeteetan ez dira zerga igoera berririk espero".
Garoñako zentral nuklearraren itxieraren harira ministroak esan duenez, honen itxiera saihesteko guztia egin du. Gainera, 2013rako aurreikusita dagoen Garoñaren itxiera ekiditeko honen jabeekin negoziatu izana ukatu du.
Turismoari dagokionez, 2011an 57 milioi bisitari izan ziren Espainian eta Soriak azpimarratu duenez, aurten bisitari kopuru hura gainditzea espero dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa