Ekonomia
Urtebeterako euriborra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Interes aldakorreko hipoteken kuotak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den adierazleak gora egin du urtarrilean, % 2,525eraino.
Eraikin bat. Argazkia: EFE.
Urtebeterako euriborrak (interes aldakorreko hipoteken kuotak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den adierazlea) gorantz amaitu du urtarrila, % 2,525eko batez besteko tasarekin, eta bederatzi jaitsiera jarraian izan dituen boladari amaiera eman dio.
Adierazleak gorakada handia izan duen arren (lehenengoa 2024ko martxotik), hipotekak urtero berrikusi behar dituztenek beste aurrezpen bat izango dute beren kuotetan; izan ere, duela urtebete (2023ko urtarrila) euriborra tasa altuagoarekin itxi zuen, % 3,609koarekin.
Hala, 150.000 euroko interes aldakorreko hipoteka-kredituaren, 25 urteko epearen eta Euriborraren gaineko % 1eko interesaren kasuan, kuota 90 euro inguru murriztuko da hilean edo 1.081 euro inguru urtean.
Ezaugarri bereko baina 300.000 euroko hipotekaren kasuan, kuota 1.686 eurotik 1.505,90 eurora pasatuko da. Horri esker, 180 euro inguru aurreztuko dituzte hilean, 2.160 euro urtean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa