Ekonomia
ABIADURA HANDIKO TRENA
AGENTZIAK | EITB Media
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkariak azpimarratu duenez, Gasteiz eta Burgos arteko lotunea "gakoa" izango da Euskadi eta Madril arteko lotura "ahalik eta azkarren" egiteko.
AHTaren lanak. Artxiboko argazkia: EFE
Burgos eta Gasteiz arteko AHTaren tarterik "konplexuena", Pancorbo eta Ameyugo artekoa, hiruhileko hau amaitu aurretik lizitatuko dutela iragarri du Jose Antonio Santano Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkariak.
Gaur goizean egin du iragarpena Santanok, Donostian, Abiadura Handiko Trenaren Atotxako geltokira egin duen bisitan.
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkariak azpimarratu duenez, Gasteiz eta Burgos arteko lotunea "gakoa" izango da Euskadi eta Madril arteko lotura "ahalik eta azkarren" egiteko.
Bertan azaldu duenez, bost tarteetako proiektuak idatzita daude jada, eta "urtean zehar" onartuko dira obretako proiektuak. Ildo horretan, arrazoi geografikoengatik konplexuena" den Pancorbo eta Ameyugo arteko tartearen proiektua abenduan onartu zela eta hiruhileko hau amaitu baino lehen lizitatuko dela adierazi du.
"Pliegoak idatzita daude eta obren lizitazioa gauzatzen hasiko gara", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa