Ekonomia
NAFARROAKO VOLKSWAGEN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eskaera horren arrazoia da oporretan instalazioa elektrifikatzeko egindako obrak eta aldaketak direla eta 400 auto baino gehiago egin barik gelditu direla muntaketa-tailerrean.
Volskwagen Navarrako lantegia Landabenen (Nafarroa). Argazkia: EFE.
Nafarroako Volkswagen enpresako zuzendaritzak enpresa-batzordeari jakinarazi dio otsailaren 7an aktibatu beharko duela gaueko txanda muntaketan, motorretan eta pinturan, egutegian ezarrita baitzegoen txanda hori aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente gisa.
UGTk ohar baten bidez jakitera eman duenez, eskaera hori lantegia elektrifikatzeko oporraldian egindako obra eta aldaketek eragin dute, aste honetan zehar hainbat arazo sortu baitituzte eta, ondorioz, 400 auto baino gehiago galdu baitira muntaketa-tailerrean.
Halaber, jakinarazi dute ostiral gauean muntaketan, motorretan eta pinturan lan egiteko boluntarioak eskatu zituztela atzo, muntaketa-tailerraren barruko katean 50-100 auto egiteko asmoz.
UGTren ustez, eraldatze urteak dira hauek, eta ''normaltasunez' hartu behar dira ezohiko egoera horiek gertatzea, abenduan sinatutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearen eta egutegiaren akordioan jasota baitaude. Gainera, egindako eskaerarekin ados daudela esan dute, "hitzartutakoa betetzen baitu".
Bestalde, sindikatuak langileen laguntza nabarmendu du, "modu positiboan erantzun baitiote gaur gauean borondatez lan egiteko egindako eskaerari".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar