Ekonomia
Lan ezbeharra Nafarroan
Agentziak | EITB Media
Zorigaiztoko ezbeharra goizean gertatu da etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan. Argitu gabeko arrazoiak direla eta, eraikuntza materialak zeramatzan kamioi baten zama gainera erori zaio gizonari.
Istripua izan den tokia. Argazkia: @policiaforal_na
52 urteko gizonezko bat hil da gaur Arbizun (Nafarroa), lan istripu batean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Beharginari eraikuntza materialak zeramatzan kamioi baten zama gainera etorri zaio hura deskargatzen ari zenean.
09:14 aldera izan dute larrialdi zerbitzuek lan ezbeharraren berri. Altsasuko suhiltzaileak, osasun langileak eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira, baita medikalizatutako anbulantzia bat ere.
Arbizuko herrigunean zaharberritzen ari diren etxebizitza baten lanetan gertatu da zorigaitzeko istripua, eraikuntza materialak zeramatzan kamioi bat husten ari zirenean. Argitu gabeko arrazoiak direla eta, gainera jausi zaio zama gizonari.
Langilea bertan hil da, eta medikuek ezin izan dute haren bizia salbatu.
Hilotza Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa