Ekonomia
TELEKOMUNIKAZIOAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Konpainiaren Administrazio Kontseilua urgentziaz deitu dute larunbat arratsaldean, Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateak (SEPI), taldearen % 10 duenak, erreleboa proposatu ondoren.
Marc Murtra agentzietako bideo batetik ateratako irudian.
Marc Murtra orain arte Indrako presidente zena Telefonicako presidente izendatu dute larunbat honetan, Jose Maria Alvarez-Palleteren ordez, Administrazio Kontseiluaren bileran. Azken horrek dimisioa eman du, operadoreak Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.
Murtrak Espainiako multinazionalaren presidente izendatzea onartu du larunbat honetan bertan, Espainiako burtsako erakunde arautzaileari bidalitako jakinarazpenaren arabera.
Palletek, bere aldetik, dimisioa aurkeztu du, Administrazio Kontseiluak hala eskatu ondoren.
Konpainiaren Administrazio Kontseilua presaz deitu da gaur arratsaldean, Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateak (SEPI), taldearen % 10 duenak, errelebo hori proposatu ondoren.
Telefonicak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez, izendapen hori "Telefonicaren akzio-egitura berria ikusita eta akziodun garrantzitsu batzuek aro berri bati ekitea komeni dela adierazi dutelako" egin da.
Aspalditik erreleboarekin espekulatzen bazen ere, Palletek berak ere ez zekien gaur bertan gauzatuko zenik errelebo hori, eta atzo goizean bertan Davosko (Suitza) munduko ekonomia fororako hitzaldia prestatzen ari zen.
Alvarez-Pallete 2016an iritsi zen kargura, Cesar Alierta ordezkatuz, eta aurten amaitzen zuen agintaldia. Gaur jakin denez, 23 milioi euroko konpentsazioa jasoko du lan-harremana amaitzeagatik.
UGT, Telefonican gehiengoa duen sindikatua, harrituta agertu da aldaketarekin, eta Palleti Telefonican egindako lana eskertzeaz gain, konpainiako zuzendaritza berriarekin epe luzerako akordioak lortzeko nahia adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar