Ekonomia
AIREPORTUAK
Agentziak | EITB MEDIA
474.140 bidaiari ibili ziren Hondarribiko aireportuan, aurreko urtean baino %1,8 gutxiago. Forondan, bestalde, bidaiari kopurua % 15 jaitsi zen eta garraiatutako zamaren bolumena, % 1,7.
Jende ilarak Bilboko aireportuan. Argazkia: EFE
Bilboko aireportuak 6,7 milioi bidaiariko marka historikoarekin itxi du 2024. urtea, aurreko ekitaldian baino % 7 gehiago
AENAk jakinarazi duenez, etxeko bidaiarien kopurua % 3,4 hazi da, 3.914.851 bidaiarira igota. Nazioarteko bidaiariak, berriz, % 12,3 igo dira, eta 2.850.827 erabiltzaile izatera iritsi dira.
Aireko operatibak ere goranzko datuak erregistratu ditu 52.538 lurreratze eta aireratze-mugimendurekin, aurreko urtean baino % 2,1 gehiago.
Bere aldetik, Hondarribiko aireportuak 474.140 bidaiari hartu zituen 2024an; aurreko urteko datuekin alderatuta, %1,8ko jaitsiera.
Lurreratze eta aireratzeko operatibak 6.015 izan ziren iaz: 2023an baino %2,3 gutxiago, AENAren datuen arabera.
Gasteizko aireportuko bidaiarien kopurua % 15 jaitsi zen (263.328 bidaiari) eta garraiatutako karga-bolumenak % 1,7 (70.490 tona) egin zuen behera.
Salgaiak murriztu arren, Foronda Madril, Bartzelona eta Zaragozaren atzetik karga-bolumen handieneko Espainiako laugarren aireportua izan zen, AENAk argitaratutako datuen arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa