Ekonomia
Datu berriak
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtseko ordezkarien hitzetan, euroguneko krisia “indartu” izanaren ondorioa da kapital irteera hau.
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko presidentea. EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) azaldu duenez, 296.000 milioi euro (BPGaren % 27) atera dituzte Espainiatik, 2011ko ekainaren eta 2012ko hilabete beraren artean, dirua periferiako herrialdeetatik eurogunearen erdialdeko herrialdeetara eramateko prozesuan.
Italiatik, aldiz, 235.000 milioi euro (2011ko BPGaren % 15) atera dituzte epe berean, NDFko Finantza Egonkortasunaren txostenaren arabera.
Erakundearen hitzetan, kapital irteera hau eurogunean krisia "indartu" izanaren ondorio izan da. Halaber, Europako Banku Zentralaren azken ekintzek periferiako herrialdeetako arrisku-sariak "nahiko goian" mantentzea eragin dutela azaldu du, erdialdean "inoizko mailarik baxuenak" lortzen ari diren bitartean.
NDFren ustez, Espainiako enpresa gehienei ez die onurarik ekarriko zorra erosteko Europako Banku Zentralaren programa berriak.
Europako zorraren krisia hasi zenetik, zorren arteko diferentziala balore justua ezartzen duten kalkulu gehienetatik urrun dago periferiako herrialdeetan, txostenaren arabera.
Espainiako eta Italiako bonuen arrisku-sariak balio justuetatik 200 puntura daudela irakur daiteke ikerketan.
Euroaren oreka "prekarioa"
Nazioarteko Diru Funtsak esan du euroaren oreka "prekarioa" dela, krisia sakondu egin delako, eta horrek euroguneko "zentroaren eta periferiaren" arteko arraila handitu duela.
Orain arte tentsioen aurrean euroguneko diruak "erresistentzia" erakutsi duen arren, euroaren oreka "prekarioa" dela azpimarratu du, eta, ondorioz, bankuen eta zergen batasunean aurrera egin beharra dagoela nabarmendu du, arazoak konpontzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa