19:33

Ekonomia

LAN ISTRIPUA

Langile bat zauritu da Oskotzeko nekazarien kooperatiba batean, behi batek kolpea emanda

AGENTZIAK | EITB MEDIA

13:00ak aldera jazo da ezbeharra, orduantxe hartu du langileak animaliaren kolpea. Ospitalera eraman dute, hausturaren bat izan dezakeelakoan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

49 urteko emakume bat ospitalera eraman dute, Oskotzeko nekazarien kooperatibako instalazioetan lanean ari zela behi batek kolpea eman dio eta.

SOS Nafarroak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:00ak aldera gertatu da, orduantxe eman dio kolpea animaliak langileari goiko gorputz-adarretan.

Mediku-talde bat eta anbulantzia bertaratu dira, eta zauritua Iruñeko San Miguel klinikara eraman dute.

Foruzaingoa lan-istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen