18:56

Ekonomia

Lan-gatazka

Gasteizko suhiltzaileek bertan behera utzi dituzte mobilizazioak, "aurrerapauso txikiak" ikusi dituztelako

Agentziak | EITB Media

Udalaren proposamenetan "zehaztapena" falta dela uste duten arren, hamabostaldi honetan mobilizazioak bertan behera utziko dituzte. Urtarrilaren 15ean jarraituko dute negoziatzen.

  • Gasteizko suhiltzaileen protesta, iragan astean. Irudia: EITB

    Gasteizko suhiltzaileen protesta, iragan astean. Irudia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko suhiltzaileek "aurrerapauso txikiak" ikusi dituzte gaur Udalarekin batzartu ostean. Hala ere, Udalaren proposamenetan "zehaztapen" falta dagoela kritikatu dute. Hala, negoziazioak urtarrilaren 15ean jarraituko dute, eta, bitartean, hamabostaldi honetan, mobilizazioak bertan behera utziko dituzte.

Suhiltzaileek bost eguneko greba egin zuten joan den astean, larunbat goizera arte, beharginen eta instalazioen egiturazko arazoak konpontzea eskatzeko.

Urtebete baino gehiago daramate zerbitzu honetako "arazo larriak" zuzentzeko neurriak eskatzen. Zehazki, gaur egun 115 suhiltzailek osatzen duten plantilla 11 suhiltzailetan (2 kide gehiago txandako) handitzea eskatzen dute.

Gaur, Prebentzio, Funtzio Publikoaren Zerbitzu eta Segurtasuneko zuzendariak suhiltzaileen ordezkaritza batekin bildu dira Udalaren egitasmoak azaltzeko, eta etorkizunean egingo den batzar batean Udalak plan horiek ezartzeko epeak eta dirua zehaztea erabaki dute, Raul Viloria suhiltzaileen bozeramaileak azaldu duenez.

Oraingoz, hamabostaldi honetan bertan behera utziko dituzte mobilizazioak, baina Udalaren proposamenek konbentzitzen ez badituzte, berriz heldu ahal izango diete protestei.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen